ETXERAT (2023-VII-19). Itxaso Zaldua preso politiko hernaniarra behin behineko askatasunean geratu da. Preso hernaniarra duela hiru urte atxilotu zuten eta epaitua izan ostean, epaiaren zain gelditzen da.  

Aurretik,12 urtez izan zen preso Itxaso Zaldua. 2017ko abuztuan aske geratu zen, Roanneko espetxetik atera eta Barajasko aireportuan utzi ostean. Esan bezala, hiru urte geroago atxilotu zuten berriro.