antonia 1.jpeg

ETXERAT (2022-III-28) Alcala-Mecoko espetxean bere biloba Angel Figueroa bisitatzera zihoala, auto istripu baten zendu zen Antonia Hernandez. 75 urte zituen kotxe-istripua gertatu zenean. Urrunketaren eraginez hil zen algortarra. 25 betetzen dira aurten Antonia Hernandez algortarraren heriotza gertatu zenetik eta ez dugu nahi izan urteurrena ezer egin gabe pasatzen utzi. Antonia gure gogoan dago!

Azken sei hamarkadetan 35 euskal preso politikok (2011 ezkero, 13k) eta presoen 16 senitarteko eta/edo lagunek galdu dute bizia salbuespenezko espetxe politikaren eraginez eta  sakabanatzeak eta urruntzeak eragindako bidaietan. Gainera, beste bi pertsonek beren buruaz beste egin zuten, espetxera sartzea ekiditeko. Heldu da unea salbuespeneko espetxe politikak zuzenki edo zeharka eragindako hildako biktimei aitorpen eta erreparatze ofiziala nola egin gizartean eztabaidatzeko

Salbuespen politikak eragindako sufrikario eta heriotzek ere beren lekua behar dute memoriaren mapan. Ezin da herri honetan gertatu denaren zati handi bat izkutuan mantendu. Euskal gizarteak errealitate honen hedaduraren kontzientzia izatea garrantzitsua da eta ordezkari politikoek eta erakundeek aitormen eta erreparatze premiari aurre egin behar diote. Aitortza eta oroimena. Berriro gertatu ez dadin!