(2021-IX-13) Irailaren 8an hogei urte bete dira dispertsio politikak Iñaki Saez eta Asier Herizen bizitzak ebatsi zituenetik. Plaentxia.eus ek Soraluzen egindako oroimenezko ekitaldiaren bideoa duzue hau.
(2021-VII-1) Hustu egiten dira euskal presoz Andaluziako espetxeak. Etzozi Elgezabal, Darocako espetxean preso dagoen Manex Castroren bikotearen lekukotza.
(2021-II-22) Joxe Lacalle argazkilaria eta Patxi Berrogi senidearen arteko elkarrizketa. Lacalle berak egindako Kinkea 2021ko promozioetarako artelanak erakutsi dizkio Patxiri.
(2020-XI-30) Etxerat Elkarteak eta euskal mahastizainen ardo ekologikoak bat egin dugu 2020ko gabonetan elkartasuna etxeetara helarazteko. Sei ardo botilez osatutako kutxak eskuragarri jarriko dira datozen 15 egunetan.
(2020-IX-2) Hogeita hamar urte igaro dira sakabanaketak Fontso Isasi eta Pili Arzuagaren biziak eraman zituenetik. Uztailaren 18an haien omenezko ekitaldia burutu zen Laudion.
(2020-VI-29) 22 urte betetzen dira Jose Mari Maruri, "Txitxarro", zendu zela, kotxe istripu baten ondorioz, espetxean preso zegoen bere semea, Lander, bisitatzera zihoala.
(2020-I-17) "Dispertsioaren Hegiak" izeneko lanketaren baitan, urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina azaldu genuen. Adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak dituztenak
(2019-XI-23) Dispertsioak eragindako 16 hildakoen memoria eta aitortza aldarrikatzeko eta herri honen konponbidean eta elkarbizitzan aurrera joan ahal izateko, Etxerat Elkartetik ekitaldia egin genuen Gernikako Lizeo Aretoan.
(2018-I-7) Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Amaia Agirre gai-jartzailaren gidaritzapean Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak aritu ziren. Grabaketa eta edizioa Lander Etxedonaren eskutik izan da. Mila esker elkartetik hartutako lanagatik!
(2016-I-3) Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, Unai Elizasu gai-jartzailaren gidaritzapean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Jon Maia, Julio Soto eta Onintza Enbeita izan genituen.
(2018-III-7) Etxerat elkartearen agerraldia Xabier Rey Urmeneta presoaren heriotza salatzeko.
(2017-XII-1) Patxi Berrogi Etxerateko senideari elkarrizketa, 2017ko abenduaren 9an euskal presoen eskubideen alde Parisen egingo den manifestazioaren atarian
(2019-X-23) Senide eta lagunok inongo epaiketarik gabe kondenatu gaituzte; sufrimendua jasatera kondenatuak, bidaia luzeetara kondenatuak
(2022-V-15) Mirentxin bolondresei gure esker ona adierazi diegu. Mila esker Mirentxin!
(2014-IX-18)
(2014-IX-24) Argentinatik: Non geratu dira gaixotasun larriak dituzten presoen eskubideak?