ETXERAT (13-III-2020). Koronabirusak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda, astebururo euskal preso politikoen senide eta gertukoak Andaluziara trasladatzen dituen autobusaren zerbitzua bertan behera utzi dugu, momentuz. Bide batez, Mirentxin Gidariak-eko bolondresekin espaniar Estatuko hainbat espetxeetara joaten diren furgonetak ez dira asteburu honetan errepideetan izango.

Atzo ekarretaratze eta gainontzeko ekimen publikoak bertan behera utzi genituen bezala, ardura osoz, oraingoan, senidei eskaintzen dizkiegun garraio zerbitzua eteta erabaki dugu, osasun agintarien gomendioei jarraituz. Berriro diogu, gure senide presoak inoiz baino gertuago ditugula eta presoen senide eta gertukoei laguntza eskaintzen jarraituko dugula.