kinkea gaur gasteiz.jpg

ETXERAT (2022-I-15). Gaur Kinkea promozio berrietarako artelanen aurkezpena egin dugu Gasteizen. Bertan, Arantza Eziolaza irudigilea eta 2022ko promozioak egin ahal izateko arte lanen egilea eta Jon Ander Resa Etxerat, Elkarteko Arabako koordinatzailea izan dira. Aurkezpena Gasteizko Etxerat Elkartearen egoitzan (Sarerekin konpartitzen duguna alegia) burutu dugu.

Lau arte lan prestatu ditu Arantza Eziolazak aurtengo Kinkea izeneko promozioen bitartez Etxerat Elkartearen behar ekonomikoei aurre egiteko. Lehenbiziko promozioan, udaberrikoa alegia, "Ehule” irudia banatuko dugu. Udako promoziorako "Mezulari" izeneko artelana banatuko da. Ondoren, udazkenari dagokion ilustrazioa “Paketea/Memoria” titulupekoa izango da eta laugarren promoziorako, neguan, "Itzulera" lerroburupeko lana banatuko dugu.

Beti bezala, 25€ren truke ilustrazioa jasoko duen bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jasoko du. Zozketak notarioaren aurrean, aplikazio informatiko baten bitartez gauzatuko dira martxoaren 21ean, ekainaren 21ean, irailaren 21ean eta abenduaren 21ean. Banatutako boleto guztiak sartuko dira zozketa hoietan. Zozketa bakoitzean 20.000€ sari bat, 5.000€ ko 3 sari, 1.000€ 15sari, 500€ 20 sari eta 100€ko 100 sari zozketatuko dira. Informazio gehiago eta promozioaren oinarriak http://kinkea.eus/ en jaso ditzakezu.