ETXERAT (2021-VII-25). Hurbilketa eta lekualdaketa hauek gauzatu dira egunotan:

Liher Aretxabaleta Rodriguez Bilboko preso politikoa, Burgoseko espetxetik (215 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Jon Zubiaurre Agirre preso donostiarra, Burgoseko espetxetik (215 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Atxondoko presoa den Aitzol Maurtua Eguren, Dueñaseko espetxetik (310 km) Basaurira hurbildu dute.

Aitor Herrera Vieites preso santurtziarra, El Duesoko espetxetik (170 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.

Asier Mardones Esteban Bilboko presoa, Logroñoko espetxetik (170 km) Zaballara hurbildu dute.

Jesus Mari Etxebarria Garaikoetxea preso errenteriarra, Puerto III espetxetik (1.020 km) Leoneko espetxera (370 km) lekualdatu dute.

Oskar Barreras Diaz Bilboko preso politikoa Puerto III espetxetik (1.020 km) Logroñoko espetxera (170 km) hurbildu dute.

Tolosako Luis Iruretagoiena Lanz, Mont de Marsan espetxetik (260 km) Lannemezaneko espetxera (330 km) lekualdatu dute.

Fermin Martinez Bergara, Lodosako presoa, Mont de Marsan espetxetik (260 km) Lannemezaneko espetxera (330 km) lekualdatu dute.

Ondarroako preso politikoa den Aitzol Etxaburu Artetxe, Mont de Marsan espetxetik (260 km) Lannemezaneko espetxera (330 km) lekualdatu dute.