ETXERAT (2020-V-28). ELA, LAB, ESK, Etxalde, Steilas, Hiru, Ehne sindikatuek azken ostiraleko kontzentrazioekin bat egiteko hartutako erabakia baikor hartu du Etxerat Elkarteak

Aipatutako sindikatuek Etxeratek hilabete bakoitzeko azken ostiraletan Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat herritan deitzen dituen kontzentrazioekin bat egitea erabaki du, salbuespenezko espetxe-politikaren amaiera eskatuz.

Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen senide eta lagunen Elkarteak positibotzat eta baliozkotzat jotzen du euskal gizartearen gehiengoak, haren agenteek eta erakundeek sakabanatze-politikaren inguruan eskatzen duten guztiaren inguruan batu eta ekarpenak egitea. Alde horretatik, Etxeratek berritu egin du euskal gizartearekin bat etorriz lan egiten jarraitzeko konpromisoa, espetxe-salbuespenaren arazoaren konponbidea bide horretan dagoela ziurtatuz.