ETXERAT. Larriki eri den Lorentxa Guimon euskal preso politikoak kartzela utziko du datorren asteartean, bere osasun egoera dela-eta epaileak baldintzapeko askatasuna onartu ostean: Crohn gaixotasuna du 1991az geroztik. Euskal preso politikoen eta haien senideen eskubideen aitormenaren alde lan egiten duen gure elkartea, bestelakoa ezin zitekeen izan erabaki honekin pozten da.
Haatik, bere egoeragatik onartu den askapen hau, hiru hilabetez atzeratu du prokuradoreak, bitartean Lorentxaren egoerak okerrera egin duelarik: hiru aldiz izan da ospitaleratua. Beraz gain, gaixo diren eta kalean beharko luketen gainontzeko presoek pairatzen duten atzerapen bat.
Lorentxa zein bere sendia zoriondu nahi dugu berri pozgarri honengatik, eta Bagoaz kolektiboak bere askapenaren inguruan antolatu duen dinamika osoa txalotu nahi dugu. Era berean, Bagoazek iragarri duen apirilaren 9ko Donibane Lohitzuneko manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, baldintzapekoa izateko baldintzak betetzen dituzten eta larriki eri diren presoen askatzea eskatzeko.