ETXERAT (2021-VII-7). Patrizia Velez gure bozeramailea eta Mayi Ugartemendia, Beñat Aginagalde presoaren ama den lekukotzekin, erreportaia publikatu du gaur JonO. Urainek Berria egunkarian.

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak joan den astean iragarri zuen hiru euskal preso Euskal Herriratu eta beste lau gerturatuko zituztela; mugimendu horiekin, Madrildik hegoalderako kartzeletan ez da euskal presorik egongo, eta Sare plataformak eta Foro Sozial Iraunkorrak bat egin zuten diagnostikoan: espetxe politikaren norabide berrian lehen fasearen amaiera irudikatzen dute lekualdaketa horiek, eta bigarrenaren etapa bati ireki behar diote atea.

"Lehen fase" horren balorazio positiboa egin du Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak ere. 

Gehiago irakurri https://www.berria.eus/paperekoa/1964/010/001/2021-07-07/laquofase-berri-batraquo-kartzeletan.htm

berria.jpg