ETXERAT (2019-VII-15). Ainhoa Gartzia Montero euskal preso politikoaren senideek hernaniarrak Topaseko espetxean (duela gutxi Murcia I-etik eraman zuten) jasan zuen tratu iraingarria jakinarazi diote Etxerat elkarteari. 

Hilaren 12an, Topasera iristean, 5 eguneko lekualdaketa baten ondoren, funtzionario batek Ainhoari erabat biluztea, kukubilko jartzea eta sentadillak egitea behartu zion. Euskal presoa inungo mementutan ez zen ukatu miaketari, baizik eta funtzionario horrek miaketa egiteko zuen era desegokiari. Funtzionarioak mehatxatu zuen; gauean, zerbitzu burua iristean, sentadillak egingo zituela esanez. Ainhoa Gartzia zigortua izan zeneta berehala isolamendura eraman zuten, gutxienez gaur arte, hilaren 15a, egon beharko delarik; isolamenduko ziega oso zikin batean, armiarma-sareekin eta aspalditik botatako zaborrekin osasun eta higiene baldintza minimorik gabe. 

Espetxe-araudiak biluzte integralaren mugak jasotzen dituela gogorarazi nahi dugu, 68.2 artikuluan hain zuzen ere: “Por motivos de seguridad concretos y específicos, cuando existan razones individuales y contrastadas que hagan pensar que el interno oculta en su cuerpo algún objeto peligroso o sustancia susceptible de causar daño a la salud o integridad física de las personas o de alterar la seguridad o convivencia ordenada del Establecimiento, se podrá realizar cacheo con desnudo integral con autorización del Jefe de Servicios.”.  Hala ere, kasu honetan, ez zegoen arrazoi zehatzik, espezifikorik ezta indibidualik ere Ainhoa Gartzia Monterori biluztera behartzeko eta are gutxiago agindutako gauzak egitera eskatzeko; arbitrariotasuna, umilazioa eta tratu iraingarria suposatzen baitu.

Hilabete batean, tentsio egoerak sortzeko eta euskal preso politikoei edo haien senideei zigorrak ezartzeko horrelako miaketak erabiltzen diren bigarren aldia dela gogorarazi nahi dugu. Horrelako jarrera arbitrarioak gizartearen gehiengoen nahiaren kontra doazela salatzen dugu, normalizazioa bilatzeko bidean oztopoak jarriz.