ETXERAT (2021-XI-26). Teresa Todak eta Patricia Velezek, Foro Sozialaren eta Etxeraten ordezkari gisa, topaketa bat izan dute eta Foroko ordezkariak euskal presoen senide eta gertukoen elkarteko ordezkariari azaldu dio euskal presoek, haien askatasuna helburu, haien ibilbide juridiko-penitentziarioan jasaten dituzten oztopoak eta blokeoa azaltzeko, instituzio zein erakunde politiko eta sozialekin egindako dibulgazio-lana eta izan dituzten harremanak. Blokeoa bere horretan mantentzen dela ondorioztatu dute Foroak eta Etxeratek bilera honetan.
 
Foro Sozial Iraunkorrak joan den uztailaren 13an aurkeztu zuen jendaurrean motibazio politikoko presoei aplikatutako espetxe-politikaren Behatokiaren 4. txosten monografikoa; berrintegrazio-ibilbideetako oztopoak aztergai dituena, alegia. Txostena ordezkari politiko, sindikal eta sozialei bidali zitzaien, baita Espainiako Barne eta Justizia ministerioetako eta espetxeetako zuzendaritzetako arduradunei ere. EAE eta Nafarroako parlamentuetako presidenteekin partekatu du 4. behatokia Foroak.
Foro Etxerat 26 noviembre 2021.jpg