ETXERATDanimarka eta Suediara abiatuko da bihar Etxerat Elkarteko delegazio bat, eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatzeko. Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea izan da oraingoan ere bidaiaren helburua, eta bereziki, urraketa hoien ondorioak azaldu, alegia, presoen urrunketarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera.

Etxerat Elkartearen izenean, bozeramailea den Urtzi Errazkin eta Ikerne Altuna, Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal presoaren koihatuak osatzen dute delegaritza.

Duela bi urte pasatxo Europako Legebiltzarrean egindako bisitan Etxerat Elkarteak sortutako harremanen jarraipen gisa, Etxerateko delegaritza Bruselara abiatu zen joan zen urtarrilan Europako legebiltzarkideekin elkarrizketak gauzatzera. Inplikatzeko nahi horren ondorioz proposamen eta konpromiso zehatzak gauzatu ziren, besteak beste, ondoren, joan zen martxoan hain justu, Suitza eta Alemaniara eginiko bidaia eta orain Danimarka eta Suetziara abiatu dena. 

Bidaian abiatu aurretik Urzti Errazkin Etxerateko bozeramailea elkarrizketatu dute gaur goizean Info7 irratian, Kalegorrian saioan. Hemen duzue lotura:

http://info7.naiz.eus/en/info_i7/20170519/euskal-presoen-egoera-larriaz-ohartarazteko-europako-birarekin-jarraitzen-du-etxeratek