ETXERAT  (2021-VI-10). David Urdin Perez iheslari burlatarra aske geratu da espainiar Auzitegi Nazionalean ospatutako epaiketaren ostean. Bilaketa eta atxilotze agindua luzatua zen bere kontra eta gaur, bere burua aurkeztu ondoren, atxilotua izan da eta segituan burutu da epaiketa. Fiskaltzarekin akordioa lortuta, bi urteko zigorra ezarri diote eta ez da espetxera joan beharko. 2007tik 2009ra bitarte urte terdi eman zituen preso. Ongi etorri David! Bat gutxiago!

ona david urdin.jpg