ETXERAT (2021-III-31). Hauek dira azken egunetan gauzatutako lekualdaketak: 

-Diego Ugarte Lopez de Arkaute preso gasteiztarra Granadako espetxetik (855 km) Leoneko espetxera (370 km) lekualdatu dute.

-Mattin Sarasola Larzabal lesakarra, Jaengo espetxetik (775 km) Dueñasko espetxera (310 km) lekualdatu dute.

-Beñat Aginagalde Ugartemendia preso politiko hernaniarra, Jaengo espetxetik (775 km) Dueñasko espetxera (310 km) lekualdatu dute.

-Fernando Garcia Jodra preso bilbotarra, Huelvako espetxetik (1.000 km) Leoneko espetxera (370 km) lekualdatu dute.

-Gurutz Agirresarobe Pagola preso hernaniarra Sevillako espetxetik (990 km) Logroñoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.

-Ana Belen Egues Gurrutxaga preso politiko elduaiendarra Cordobako espetxetik (835 km) Villabonako (385 km) espetxera hurbildu dute.

-Eneko Goieaskoetxea Arronategi preso gernikarra A Lamako espetxetik (740 km) El Duesoko espetxera (170) lekualdatu dute.

Lekualdaketa horiek bukatzearekin batera, euskal preso politikoez hustuta geratzen dira a Lama, Jaen, Cordoba eta Murtzia I espetxeak. Azken hilabeteetan Algeciras, Caceres eta Badajozko espetxeak hustu dira baita ere.

Bestalde, euskal preso guztiak isolamendu erregimenetik atera dira dagoeneko. Iñaki Reta, Marixol Iparragirre eta Jurdan Martitegi izan dira Sotoko espetxean pairatu duten azkenak.