ETXERAT (2023-I-9). Berriako Iosu Alberdi kazetariak Dioni Orbe elkarrizketatu du. Dioni Zigor Orberen aita da. Hirugarren graduan dago uztailetik Basauriko presoa. Haren gurasoak, baina, kezkatuta daude, espetxera itzultzeko aukera mahai gainean baitago. Fiskalak gradu aldaketaren kontra egin zuen, eta ebazpenaren zain daude.

AEKn ikastaro bat egin du, gidabaimena atera du, eta lanean ere hasi da, jardun erdiz. Hala, Dioni Orbek adierazi du semeak ez duela egoera berrira egokitzeko arazorik izan.

Noiz arte pairatu behar ditugu bidegabekeria hauek?», gehitu du Dioni Orbek. «Umore txarrez» jartzen da Auzitegi Nazionala aipatze hutsarekin, uste baitu «mendekua» bilatzen dutela Madrilgo estamentuek: «Azken minutura arte nahi dituzte kartzelan. Ez hirugarren gradurik, ez baldintzapeko askatasunik. Lotsagarria da» https://www.berria.eus/paperekoa/2026/009/002/2023-01-08/dioni-orbe-zalantzek-eragindako-sufrimendua.htm