Etxerat

Dorronsoro, Gallaga eta Franco euskal presoak hurbildu dituzte

ETXERAT (2022-III-19). Hauek dira aste honetan gertatu diren hurbilketak:

Jose Mari Dorronsoro Malaxetxebarria preso politiko donostiarra Iruñeko espetxetik Martuteneko espetxera hurbildu dute.

Javier Gallaga Ruiz preso lasartearra Darocako espetxetik (345 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Bittor Franco Martinez preso barakaldoarra Logroño espetxetik (170 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.