etxerat.jpg

ETXERAT (2021-III-22). Etxerat Elkarteak eta Sarek gune berria estreinatu dugu Gasteizko erdialdean, bi eragileen Arabako egoitza izango dena. Orain arte Etxerat Elkarteko kideok erabiltzen genuen txoko bera da, baina moldatu egin dugu.

Kutxa Plazako zazpigarren zenbakian kokatua dago eta ateak ireki ditugu dagoeneko. Joan zen ostiralean egin genuen inaugurazioa, presoen senide eta adiskideekin batera. Isolamendu garai hauetan elkarrekin pixka bat egoteko ere, elkargune izaera baitu txokoak. Topagunea izatea da asmoa. Eta bide batez, kamisetak, txanoak, jertseak eta presoen senideei laguntzeko bestelako produktuak ere baditugu.
 
gasteiz.jpg