urtzi patri.jpg

ETXERAT. Etxerat elkarteko bozeramaile Urtzi Errazkin eta Patricia Velez aritu dira hizketan Info 7 irratian, euskal presoen inguruan azken aldian izan diren mugimendu eta adierazpen ezberdinen inguruan. Lehen baieztapena argia da: “Zoritxarrez guk oraindik ez dugu inolako aldaketarik sumatu”.

Hori esanda, positiboki baloratu dituzte bai Frantziako gobernuak presoak gerturatzeko egindako iragarpena, baita Sarek deituta Bilbon egindako manifestazio jendetsua ere. Estatuei buruz hauxe hausnarketa: “Ematen du oso zailak direla mugitzen, baina mugitu daitezke eta mugituko ditugu”.

Hemen duzue elkarrizketari lotura:

https://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20180119/hegoaldean-alderdi-politikoak-adostasunean-zentratu-dira-bide-onean-gaudela-esan-genezake