ETXERATIker Lima euskal preso politiko galdakaoztarraren lagun batek ezbeharra sufritu zuen igandean Huelvako espetxetik itzultzean, Salamanka inguruan. Errotonda batetik berriro autobiara abiatzen zenean kotxearen kontrola galdu eta kotxea errepidearen albo batean irauli egin zen.

Dispertsioak eragindako azken istripu honen harira, Etxerat elkarteko Naike Diez elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan, eta zehaztu digu autoan zihoan lagunak ez zuela “zorionez” kalterik jasan eta bere kabuz “arrastaka” kotxetik atera zela. Hau guztia salatzeko, Etxeratek elkarretaratzeak deitu ditu gaur iluntzerako Gasteizen (20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan), Donostian (19:00etan, Udaletxean, Bule ondoan) eta Bilbon (19:00etan, Arriagan).

naike.jpg

Hona Hemen Naike Diezi Info7n gaur eginiko elkarrizketa:

http://info7.naiz.eus/en/info_i7/20170627/dispertsioak-eragindako-azken-istripua-salatzeko-protesta-deitu-ditu-etxeratek-hiriburuetan