ETXERAT (2019-I-31). Asier Aginako Etxenagusia euskal preso politikoa duela minutu gutxi aske geratu da gaixotasun larria izatearen ondorioz. Honela erantzun du Entzutegi Nazionalak Asierren abokotuen eskaeraren aurrean, izan ere, hauek kondena etetea eskatzen zuten Asierren osasun egoera larria baita eta behar duen tratamendua baldintzarik duinenetan jasotzeko eskubideari erreparatuz.

Etxerat elkarteak berriaren aurrean arindura adierazten du baina aldi berean, larriki gaixorik aurkitzen diren presoen egoera goraipatu nahi du eta guztiak kaleratzea beharrezkoa dela gogorarazi nahi du preso hauen osasun eskubidea bermatzeko.

Ezin dugu ahaztu gaur egun 21 direla gaixotasun larriak eta sendaezinak pairatzen dituzten presoak (Asier Aginako ez zegoen zerrenda horretan) eta espetxe barruan bizitzen dituzten baldintzak okertzen dutela haien egoera, sendatzeko prozesuan oztopoak jarriz eta itzulezinak diren egoerak sortuz, preso hauek heriotza-zigorrera kondenatuz.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!