ETXERAT. Fermin Vila euskal preso politikoa epaitzen ari dira egunotan Audientzia Nazionalean. Atzo bere alegatua egiteko unean euskaraz egitea debekatu zion bertako Concepción Espejel epaileak, eta bere hitz hartzea moztu zuen, «Argi dago ez dagokion adierazpen bat egiten ari zarela, beraz egon isilik mesedez eta ez oztopatu», esan zion.