Etxerat

Epaiketarik gabeko kondena amaigabea: Euskal deportatu politikoei buruzko erreportaia sakona "Argia"n

ETXERAT (2021-VIII-4). "Argia" astekariarekin batera kaleratzen den "Larrun" izeneko pentsamendu aldizkariaren  265. zenbakia, euskal deportatu politikoei zuzenduta dago.

Ale horretan, "Epaiketarik gabeko kondena amaigabea" lerroburupean, oso erreportai interesgarri eta sakona idatzi du Zigor Olabarria Oleaga kazetariak (hemen duzue lotura)...

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2743/epaiketarik-gabeko-kondena-amaigabea

...eta ondoren hainbat elkarrizketa publikatu dituzte, deportatu ohiak diren Juanjo Aristizabal Kortajarena trintxerpearra eta José Miguel Arrugaeta San Emeterio bilbotarrarekin; Ione Idigoras Santana, deportazioa 30 urtez lehen pertsonan sufritu duenarekin; eta Eugenio Barrutiabengoa Zabarte Arbe arrasatearrarekin, 1984 urtearen geroztik Venezuelan deportatua.

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2743/juanjo-aristizabal-eta-jose-miguel-arrugaeta

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2743/ione-idigoras-santana

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2743/eugenio-barrutiabengoa-zabarte-arbe

arbe.jpg

Eugenio Barrutiabengoa Zabarte, aspaldiko irudi batean