ETXERAT (2020-IX-2020). ELA, LAB, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta ETXALDE sindikatuak egungo espetxe politikaren aldaketa eskatuko dute bihar goizean egingo duten elkarretaratzean. Bilboko Plaza Eliptikan egingo den mobilizazioan erakundeetako idazkari nagusiak hurbilduko dira, goizeko 11:30ean izango da iniziatiba.

Etxerat elkarteak agurtu egiten du ekimen sindikal hau. Baikorki baloratu eta garrantzizkotzat hartzen dugu salbuespean oinarritutako espetxe politikaren amaieraren bidean langileriaren gehiengo zabalaren babesa izateak.

Urrunketaren, gradu aldaken eta beste hainbat salbuespen neurrien ondorioak esponentzialki gogortu dira pandemia global honen erruz, euskal preso politikoen zein beraien senitarteko eta inguruaren egoerak benetan zailduz. Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotza larri gaixo direnen benetako egoera makurraren seinalea dela azpimarratu nahi du Etxerat elkarteak.

Senide eta lagunen elkarteak euskal gizarteak eta eragile politiko, sindikal, sozial zein instituzionalek egungo espetxe politikaren eta honek eragiten duen sufrimenduaren amaiera lortzeko bidean egiten ari den lanarekiko konfiantza osoa du.

2020-09-18 Sindikatuen elkarretaratzea Bilbo kartela.jpg