ETXERAT (2021-I-4). "Espetxea eta COVID19. Osasun krisiaren kudeaketaren auditoria" lerroburupean mahai ingurua gauzatuko da datorren urtarrilaren 15ean Iruñeko Caldereria Aretoan, Salhaketa, Sare eta Etxerat elkarteek hauspotutako SOSPresoakCovid19 dinamikak antolatuta.

Mahai inguruan Francisco Miguel Fernandez Caparros, Andaluziako Giza Eskubideen aldeko Elkarteko kidea; Jose Navarro, indarkeria instituzionaletik babesteko erregistro eta komunikazio sistemako kidea; eta Salhaketa Nafarroako kidea den June San Millan izango dira protagonistak.

Iruñeko Caldereria kaleko Caldereria Aretoan dugu hitzordua, urtarrilaren 15ean, goizeko 11:00etan.