ETXERAT. Etxeratek, itxaropenez hartu du Nafarroako Parlamentuak dispertsioa eta urruntzea barne, salbuespeneko kartzela politikak baztertzen atzo egin zuen adierazpena. Adierazpen hori, Leonen kartzelatua den Olga Comes preso nafarraren hurbileko batek izandako istripuaren ondoren etorri da, hura bisitatzera zihoala.
Elkarteak baikor hartzen du Nafar erakundearen jarrera aldaketa hau, eta gradu onez hartzen du lau alderdien botoei esker aurrera ateratako erabakia. Lehendabiziko aldiz, dispertsatuak diren presoen senide eta lagunen egoera kontuan hartua da Nafar Parlamentuan, eta aurrenekoz, pertsona hauen eskubideak edozein herritarri dagokion bezala dira tratatuak. Luzaroan itxarondako, eta justizia zein giza eskubideen errespeturako ezinbesteko jarrera. PP, UPN eta PSNren jarrera honen kontra kokatzeak penatzen gaitu.
Azkenekoz, euskal preso politikoak deserrian ehundaka kilometrotara urrunduta, eta milaka senide arrisku eta nekeak igarotzera derrigortuta mantentzen dituen dispertsioaren gaitzarekin bukatzeko elkarlanerako gure konpromisoa adierazten dugu.
Oinazearekin bukatzeko ezinbestekoak diren sendotasun eta beharrezko konpromisoen faltan den lugorri batean, atzoko adierazpenak, denon eskubideen errespeturako itxaropena suposatzen du, eta horren bermatzaileak izan behar dute erakundeak. Nafarroako Parlamentua zoriontzen dugu horrexegatik.