ETXERAT (2021-VIII-18). Behin eta berriro aldarrikatu dugu, uda honetan ere, bizitza aske bat izateko gure senitartekoek egin behar duten bidea eragozten duten ad hoc neurriei amaiera emateko garaia dela.
Horregatik, “Ibilian ibilian, etxerako bidean” lelopean, datorren larunbatean, abuztuaren 21ean, Donostiako Artzai Onetik abiatuta, Sarek antolatutako mobilizazioarekin bat egiten dugu.
Salbuespen neurri guztiak bertan behera geratzea ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu beste behin ere. Hori da datorren larunbatean Donostian, zein hurrengo astean Bilbon, irailan Arrasaten, edota urrian Nafarroan eta Araban ospatuko diren martxen eta manifestazioen helburua. Joan zen udaberritik eta udazkenararte Euskal Herri osoan, formato desberdinekin, Sarek deituriko mobilizazioen helburua alegia.
Salbuespen politika stop!