ETXERAT (2021-IV-17). Hauek dira azken aste honetan burutu diren lekualdaketa eta hurbilketak: 

Agus Almaraz Larrañaga preso bilbotarra Estremerako espetxetik (520 km) Zuerako espetxera (245 km) lekualdatu dute .

Unai Parot Navarro Baionako presoa, Puerto III-ko espetxetik (1.020 km) Leoneko espetxera (370 km) lekualdatu dute.

Iruñeko Mikel Izpura Garcia, Murcia II espetxetik (820 km) Zuerako espetxera (245 km) lekualdatu dute.

Harriet Iragi Gurrutxaga preso bilbotarra Albocassereko espetxetik (480 km) Logroñoko espetxera lekualdatu dute (170 km).

Bittor Franco Martínez preso politiko barakaldoarra Estremerako espetxetik (520 km) Logroñoko espetxera lekualdatu dute (170 km).

Zumarragako presoa den Javier Zabalo Beitia, Valladolideko espetxetik (350 km) ) Logroñoko espetxera lekualdatu dute (170 km).

Raul Fuentes Villota Bilboko preso politikoa Soto del Realeko espetxetik (430 km) El Duesoko espetxera iritsi da.

Angel Lopez Anta preso politiko ortuellara Leoneko espetxetik (370 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Iñaki Garcés Beitia, Otxandioko presoa, Zuerako espetxetik (245 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.

Mikel San Argimiro Isasa donostiarra, Soriako espetxetik (260 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.

Legorretako preso politikoa den Aitor Esnaola Dorronsoro, Soriako espetxetik (260 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.