ETXERATHaien senide-lotura bermatze arren, euskal preso politikoak Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara ekartzea eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJ, EH Bildu, Podemos eta PSE alderdiek. PP eta Talde Mixtoa aldiz, proposamenaren aurka azaldu dira.

Onartutako testoan, presondegietako Lege Orokorrra betearazi dezaten eskatzen da eta aldi berean, presondegietako urruntze politikarekin desadostasuna agertu dute aipatuko lau alderdiek.

ETAk behin betiko jarduera armatua utzi zuenetik aro berra zabaldu delarik,  espetxeetako politika berria beharrezkoa dela uste dute alderdi hauek, errotze soziala eta familiarra dagoen tokietatik urrun zigorrak betetzea ekiditen duena hain zuzen ere. Horrez gain, senitartekoekin erlazioa erraztu behar zaie, adin txikikoen ongizateari begira eta azken hauek gurasoekin egoteko duten eskubidea bermatze aldera.