Bisita onartu diete baina espetxean aurkeztu direnean presoa beste kartzela batera lekualdatu dute haiek bertan zirela.

 

ETXERAT. Joan den ostiralean Fermin Vila euskal preso politikoari espetxez aldatuko zutela jakinarazi zioten. Transitoan aurkitzen zen Valdemoroko (490 km) espetxean, Villenatik (Alacant). Ostiralean, ordura arte lekualdaketaz ez zekiten senideek bisita eske hots egin zuten eta horretaz informatu zituen kartzelak. Halere, Valdemoroko espetxeak bisita onartu zien; larunbatean 16:00etan, baina ordubete lehenago agertzeko ohartarazi zituzten, ohi den bezala. Bertara iritsi zirenean ordubete itxaroteko esan zieten, lauak arte, baina kartzelak tarte hori presoa lekualdatzeko baliatu zuen. Senideak espetxean berriz azaldu zirenean Fermin beste Alcala Mecoko presondegira bidean zela erantzun zieten funtzionarioek. Sendiak “adar jotzea” salatu du. Ia 1000 kilometro egin dituzte joan-etorrian.