ETXERAT. Joan den urtean, Iradiren espetxealdia eta gaixotasun larria bateragarriak zirela ebatzi zuen Zigor Ezartze Auzitegiak. Fernandez Iradiren abokatuak hedabideetan salatu zuenez, erabakia onartezina izan zen: eztabaida ez baita presondegi barruan artatua izan daitekeen ala ez; presondegiko tratamendua kanpoan eskura lezakeen bera den ala ez baizik. Erantzuna ez da.

Orain, Frantziako Kasazio Auzitegiak atzera bota du auzitegi horren argudiaketa, eta Fernandez Iradiren askatasun eskaera berriz aztertzeko agindu dio. Horrez gain, kasua berriz aztertzeko epaitegiaren osaketa ezberdina izango da, hots, beste epaile batzuek aztertuko dute.

2011ko hasieran gaixotasunaren lehen sintomak pairatzen hasi zen Fernandez Iradi. 2012ko udazkenean oinaze sintomen agerraldi larri batzuen ondoren, Toulouseko Purpan Ospitalean hainbat froga neurologiko egin zioten eta Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten (Nerbio-Sistema zentralaren endekapenezko gaitz larria, sendaezin, kroniko eta progresiboa).