ETXERAT (2019-VI-5). Hiru egun kalean igarotzeko ohiko baimena jaso eta disfrutatu ondoren, Gorka Fraile Iturralde preso politiko durangarra El Duesoko (Cantabria) espetxera bueltatu zen atzo. Bigarren graduan dago Durangoko presoa eta El Duesoko espetxeko Tratamendu Batzordeak eman dio ohiko baimena.