ETXERAT (2020-X-28). COVID-19ak sortutako alarma-egoera dela eta, gaur egun Eusko Jaurlaritzaren kolore-semaforoaren arabera kolore gorriz sailkatutako udalerriei dagokienez, eta hurrengo egunetan sailkapen horretan sardaitezkeenei dagokienez; Etxerat Elkarteak, arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren, datorren urriaren 30an, hau da, urriko Azken Ostiraleko egunean aurreikusten diren kontzentrazio eta ekintza publikoak bertan behera uztea gomendatzen du. Azaroan dauden elkarretaratzeen harira, aztertuko dugu aurrerago egoera nola dagoen eta horren berri emango dugu.

Gorriz adierazita ez dauden udalerrietan eta baita Nafarroan ere, programatuta dauden ekimenak, kontzentrazioak eta gainerako mobilizazioak mantenduko ditugu; hori bai, segurtasun-neurri guztiak bermatuz eta maskaraketa eskatutako distantzia fisikoak mantentzeko ahaleginak areagotuz.