ETXERAT (2021-I-28). Epaketai batean lekuko gisa deklaratu behar duelako, Logroñotik Navalcarneroko espetxera lekualdatu dute Aitor Fresnedo Gerrikabeitia preso politiko portugaletearra, eta horren harira, gure kezka adierazi nahi dugu, izan ere, neurri guztiz desegokia delako, bai Aitoren osasunaren eskubidearen aldetik, zein bost egunetan bere senideekin kontakturik ez duelako izan eta gainera, ezingo du asteburuko bisita izan, orain isolatua dagoelako.

Pairatzen dugun osasun larrialdiaren baitan, eta espetxeetan presoek bizi duten muturreko egoera kontuan izanik, ezin da ulertu bost egun iraun duen lekualdaketa hau. Tartean, beste bi espetxetatik pasatu behar izan da Portugaleteko presoa eta gainera, Navalcarneron, orain dela gutxi beste lekualdatze batetik iritsi den preso batekin partekatu behar izan du ziega Aitorek. Ezin da onartu, edozein kasuan, Aitoren lekualdatzeren zergaitia. Kutsatze arriskua jaitsi asmoz, lekukoen testigantza gehienak bideokonferentziekin bideratzen baitira.

Gogoratu beharra dago Aitorrek 24 urte daramatzala preso, hilabete gutxi batzuk falta zaizkiola zigorra osorik betetzeko eta, salbuespeneko legerik gabe, kalean beharko lukeela 2016tik.

Berriro diogu salbuespenezko espetxe-politikaren amaierak, urruntzea erabat desaktibatzeaz eta euskal presoen kasuan salbuespenezko beste neurri batzuez gain, presoen bizi-baldintzak duinak izateko eboluzionatu behar du. Presoen bizi-baldintzak duinak izateko eboluzionatu behar du salbuezpeneko espetxe-politikaren amaierak

Etxean eta bizirik nahi ditugu!