ETXERAT (2021-IV-12). Hauek dira joan den ostiraletik gaur arte gauzatutako lekualdaketak:

-Ibai Beobide Arza preso bilbotarra Puerto IIIko espetxetik (1.020 km) Burgosko espetxera (215 km) lekualdatu dute.

-Juan Ramon Karasatorre Ardaz preso etxarriarra Albocassereko espetxetik (480 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.

-Ondarroako preso politikoa den Asier Badiola Lasarte, Valencia III-ko espetxetik (600 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.

-Donostiako Ion Troitiño Cira Murcia II-ko espetxetik (820 km) Logroñoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.

-Jon Olarra Guridi preso politiko donostiarra Granadako espetxetik (855 km) Logroñoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.