• Atxiloketa data: 2010eko Urtarrilak 28
  • 2011/10/11an Basauriko Junta de Tratamientok 100.2aren aplikazioa proposatzen du eta Ibon etxera bidaltzen dute segurtasun neurri zorrotzak ezartzen zaizkiolarik.
  • 2013ko Maiatzak 5ean Audientzia Nazionalak 299ko espetxe zigorra ezartzen dio
  • 2014ko Otsailak 26an Autzitegi Gorenak ezarritako helegitea ez du onartzen eta sententzia irmoa bilakatzen da.
  • 2014ko otsailean Basauriko juntak azkeneko errebisioa egiten dio eta ez dio espetxe erregimena aldatzen
  • 21014ko martxoaren 7an azken sententzia irmoa bilakatzen da eta 2. sekzioak  bere aurkako bilatze eta atxilotze agindua ematen du.
  • Ibon espetxera bueltatzen da
  • 2. Sekzioak emandako erabakiaren kontra helegitea tarteratzen dugu.
  • 2014ko Apirilaren 7an jarritako helegitea atzera botatzen du bigarren sekzioak
  • 2014ko apirilaren 22an Ibon, Basauritik Navalcarnerora lekualdatzen dute.
  • 2014ko maiatzean Ibonek espetxeari eskatzen dio berriz ere 100.2 erregimena aplikatzeko.
  • 2014ko Maiatzaren 27an eta espetxearen erantzun ezaren ondorioz kexa jartzen du Ibonek Espetxe Zaintza Epaitegi Zentralaren aurrean.
  • Zenbait txsoten eta froga mediku egiteko eskatu ostean, 2014ko Irailaren 29an Zaintza Epaitegi Zentralak Iboni ukatu egiten dio 100.2 erregima ezartzea, ustez ez dituelako betetzen erregimen flexibleago bat izateko baldintzak. Eta hori batez ere bi elementutan oinarrituta:
    1. Ibonek ez duela inolako damu zantzurik izan; ez duela erantzukinzu zibila ordaindu; ETAren ideiekin bat egiten jarraitzen duela une hontan etab. eta beraz, delitu gehiago betetzeko arrisku handia dagoela
    2. Espetxe eta Entzutegi Nazionaleko medikuek egindako txostenen arabera Ibonen gaixotasuna estable mantentzen dela une hontan, eta beraz, espetxean bizitza normala egiteko arazorik ez duela. Nahiz eta txosten horiek ere onartu Ibonek une hontan gaixotasun oso larri eta sendaezina duela.

• Erreforma helegitea aurkeztu dugu erabaki honen kontra:

  1. Araudi penitentziarioak eskatzen duen variable bakarra pertsona batek duen gaixotasuna oso larria eta sendaezina izatea da. Ez du eskatzen zein puntutan egon behar duen gaixotasun horrek
  2. Gainera, epaileak ez du kontutan hartu Ibonek HIESA izateaz gain, gaixotasun neurologiko larri bat duela eta horrek espetxe bizitza normalizatu bat aurrera eramateak zailtzen du.
  3. Azkenik, gaixotasuna oinarri duen egoeratan, ez du zentzurik bestelako elementu edo faktore aztertzeak, presoari zein erregimen ezarri behar zaion erabakitzeko: humanitate printzipioa gailendu behar da beste gauza guztien gainetik (kondenaren zenbatekoa, ingurune familiar eta soziala, erantzukizun zibilaren betetzea etab.)