ETXERAT (2021-IX-7). Hogei urte beteko dira bihar Iñaki Saez eta Asier Heriz soraluzetarrak zendu zirenetik, Avilan kokatua dagoen Brievako espetxerako bidean auto istripu baten ondorioz. Haiekin batera kotxean zihoan Irantzu Benito larri zaurituta gelditu zen. Garai hartan Avilan preso zegoen Lurdes Txurruka bisitatzrea zihoazen.
Gainontzeko 14 senide hilketak bezala, heriotza hauek ekidin zitezkeen. Giza eskubideak mendekuaren edo zigor erantsiaren irizpideen gainetik gailendu izan balira, errealitatea oso bestelakoa zitekeen. Salbuespenezko espetxe-politikak heriotzak eragin ditu, eta horiek ere beren lekua izan behar dute memoriaren mapan, etorkizuneko bizikidetza elkarrekin eraikitzen jarraitu ahal izateko.
Etxerat elkartetik bat egiten dugu aste honetan antolatu diren ekitaldiekin. Bihar, asteazkena, 12:30etan Arraten gauzatuko den ekitaldia; ostegunean Tolarekun antolatu den liburuaren aurkezpena; eta datorren larunbatean, irailak 11, 19:00etan Plaza Berrixan egingo den oroimen ekitaldia.