Iratxe Yañez Zaballara hurbildu dute eta Jon Rubenach, Asier Borrero eta Juan Luis Agirre Euskal Herriaren inguruko espetxeetara lekualdatu dituzte

ETXERAT (2021-VI-13). Hauek dira azken astean gauzatutako hurbilketak:

Iratxe Yañez Ortiz de Baron preso gasteiztarra Villabonako espetxetik (385 km) Zaballako espetxera ekarri dute.

Jon Rubenach Roig Iruñeko preso politikoa Leoneko espetxetik (370 km) El Duesoko (170 km) espetxera lekualdatu dute.

Asier Borrero Toribio Algortako presoa Dueñaseko espetxetik (310 km) El Duesoko (170 km) espetxera lekualdatu dute.

Astigarragako preso poilitikoa den Juan Luis Agirre Lete Zuerako espetxetik (245 km) Soriako espetxera (250 km) lekualdatu dute.