ETXERAT (2019-VII-5). Jose Angel Otxoa de Eribe euskal preso politikoa duela minutu gutxi aske geratu da. Urkabuztaizko presoak gaixotasun larria pairatzen du eta horren ondorioz, hirugarren gradua eman zioten joan zen ekainan eta baldintzepeko askatasuna orain.

Laster gauzatuko omen den espainiar Gobernu berriari, zein epaile eta Espetxe Instituzioari, dei egiten diegu, behingoz, alferrikako sufrimendu honi bukaera emateko. Gaixotasun larriak pairatzen dituzten 20 senide ditugu oraindik espetxetan, hoietako 15 zerrenda publikoan, eta hauek guztiak, baldintzarik gabe, inongo atzerapenik gabe, kalean egon behar dira.