ETXERAT (2022-IV-29). Hauek dira egunotan izandako lekualdaketa eta hurbilketak:

José Luis Barrios Martin, Olatzeko presoa, Zuerako espetxetik (245 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute.

Ana Belen Egues Gurrutxaga, Elduaingo preso politikoa, Villabonako espetxetik (385 km) Zaballara hurbildu dute.

Ugaoko presoa den Maite Pedrosa Barrenetxea El Duesoko kartzelatik (170 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Mikel Otegi Unanue, Itsasondoko presoa, Iruñeko espetxetik Zaballako espetxera lekualdatu dute.

Idoia Mendizabal Mujika, Ordiziako preso politikoa, Iruñeko espetxetik Zaballako espetxera lekualdatu dute.