ETXERAT (2021-IX-11). Hurbilketa eta lekualdaketa hauek gauzatu dira aste honetan:

Joseba Lerin Sanchez, Berriozarreko preso politikoa, Zuerako espetxetik (245 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.

Durangoko presoa den Guillermo Merino Bilbao, Zuerako espetxetik (245 km) Basauriko espetxera hurbildua izan da.

Asier Rodriguez Lopez preso politiko santurtziarra Soriako espetxetik (260 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.

Jon Etxeberria Oiarbide preso gasteiztarra El Duesoko espetxetik (170 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Hernaniko presoa den Imanol Miner Villanueva, Dueñaseko espetxetik (310 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.