solaguren.jpg

ETXERAT (2021-XII-3). Karmele Solaguren barañaindarraren omenez datorren abenduaren 6an Karmele Gogoan herri ekimenak antolatutako ekitaldian parte hartuko dugu, eta senide eta lagunei deialdia zabaldu nahi diegu parte hartzeko.

Duela 17 urte, 2004ko abenduaren 6ean, Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean bizitza galdu zuen Karmelek, semea ikustera zihoala. Auto batek harrapatuta hil zen eta bere senarra larri zauritua suertatu zen. 

Karmeleren memoria eta aitortzaren aldarrikapena helburu, Karmele Gogoan plataformaren esanetan, ekitaldia bere omenezko monolitoan ospatuko da 12etan hasita. Lore eskaintza herritarra egingo da eta horretarako proposatu dute norberak bere lore (-sorta) eramatea.