KINKEA_KARTELA 1.jpg

ETXERAT (2022-III-21). 2022ko kinkea lehenbiziko promozioari dagokion zozketa burutu dugu eta 20.000 € ko sari nagusia 13.507 zenbakiarentzat da. Arantza Eziolaza irudigileak egindako “Ehule” artelanarekin batera, Gasteizen saldu da zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Gara” eta "Berria" egunkarietan argitaratuko dira bihar. Zozketaren oinarriak eta informazio guztia http://kinkea.eus/oinarriak

Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.

Lotura honetan duzue sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/sariak