kinkea hernani.jpg

ETXERAT. Kinkea bigarren promozioari dagokion zozketa burutu dugu gaur Andoainen, programa informatiko baten bidez, notario aurrean. 20.000 ko sari nagusia 2811 zenbakiarentzat da. Javier Etayo Tasio artistak ekoiztutako litografia jasotzearekin batera, Ataun-en saldu zen zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Berria” eta “Gara” egunkarietan argitaratuko dira bihar. Honez gain, bai saritutako zenbakien zerrenda, zein zozketari buruzko informazio guztia kinkea.eus webgunean ikusgai egongo da. Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.

Etxerat Elkarteak abiarazi du Kinkea izeneko produktu promozioa. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, alegia, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, gure gain hartu ditugun presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea. Sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak antolatzeko EAEko Gobernuko Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak agindutako oinarri arautzailearekin bat dator Kinkea egitasmoa.

Kinkearen bigarren promozio honetan, Javier Etayo Tasio artistak ekoiztutako litografia jasotzean, 25 €ren truke, gaurko zozketan parte hartzeko boleto bat entregatu dugu. Hirugarren promozioan, bihartik hasi eta irailaren 21rarte burutuko duguna, Oier Andueza artistaren litografia bat banatuko dugu.

Lotura honetan duzuen sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/emaitza