ETXERAT (2019-XII-21). Kinkea urteko laugarren promozioari dagokion zozketa burutu dugu eta 20.000 € ko sari nagusia 9.101 zenbakiarentzat da. Erramun Mendibelanda artistak ekoiztutako Theo eta Vincent Van Gogh arte lanarekin batera, Bilbon saldu da zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Berria” eta “Gara” egunkarietan argitaratuko dira bihar. Bai saritutako zenbakien zerrenda, zein zozketari buruzko informazio guztia http://kinkea.eus/ webgunean ikusgai duzue. Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue..

Lotura honetan duzue sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/sariak

theo.png