ETXERAT. Dispertsio politikak aurten eragin duen 9. istripuak zauri larriak eragin ditu Marta Igarri euskal preso politikoaren ama eta izebari, bere ahizpa batekin presoa Castello I espetxean bisitatu ostean sufritutako istripua dela eta.

Jaioterritik 550 kilometrotara aurkitzen den Castello I espetxean dagoen Marta Igarriz euskal preso politikoaren senideak zauritu ziren atzo, horietatik bi larriki, bisita egin ondoren Hernanira bidean zirela istripua pairatu eta gero. Urte honetako bederatzigarren ezbeharra da hau, Leitza inguruan jazo zena.

Arratsaldeko 16:30etan gertatu zen ezbeharra, Marta Igarrizen ahizpa, ama eta izeba zihoan autoak Leitzako bigarren tunela igaro ostean. Elurra egin berri zenez, gurpila eta errepidearen arteko itsaspena ez zen egokiena eta, autoaren kontrola galdu ostean, lehendik bazterbidean istripua izan zuen auto baten aurka jo ziren bortizki.

Ezbeharra gertatu ondoren, Marta Igarrizen ahizpa bere kabuz irtetetzeko aukera izan zuen autotik, ondoren Gipuzkoako Ospitalera trasladatua izanik. Izeba ere bere kabuz irten zen autotik, baina ama autotik atera behar izan zuten ezintasuna medio. Izeba eta ama Poliklinikara trasladatuak izan ziren eta, egun, obserbazioan jarraitzen dute.

Ehunka hiritar, euskal preso politikoen senide eta lagun, beraien bizitzak arriskatzera behartuak daude astebururo-astebururo beraien bisita eskubideak bermatuak egon ahal izateko. Behartuak egitera dauden bidai amaigabe hauek 16 bizitza ebatsi dituzte, baita ehunka zauritu eragin ere.

Etxerat Elkarteak bihar emango duen premiazko prentsaurreko baten berri ematen du. Ezbehar berri honen informazio gehiago eskaintzeko eta Marta Igarrizi zein senideei gure elkartasuna eta babesa adierazteko. Bihar Hernaniko Atsegidengi plazan elkartuko gara, goizeko 11:30etan. Dei egiten dugu bertaratu nahi duen edonori, eskubide urraketa berri honen aurreran lagundu asmoz.

istripua marta.jpg