ETXERAT (2019-III-15). Bihar Ni Zu Bi herri ekimenak eta Sarek Bilboko zubiak beteteko ditu "Preso larriki gaixoak etxera!" lelopean. Txus Martin, Gorka Fraile, Joseba Borde, Ibon Iparragirre eta Kepa Arronategi Bizkaiko gaixo diren presoen askatasunaren aldeko ekimena babesten du Etxerat-ek.

Etxeratek gogorazi nahi du gaixo dauden 21 presoen egoera oso larria dela, eta egunez egun okerrera egiten duela. Eskubide urraketa etengabekoa da oraindik ere, baina, larriki gaixo dauden presoekin egiten ari direna krudelagoa da.

Bihar eguerdirako jarri dituzte orduak Bilboko zazpi zubitan. Zubi guztiak bete daitezen, bateko eta besteko eskualde, herri eta auzoetakoei zein zubitara joan gomendatu diete.

12:00etan, zubietan

San Antonen. Lea-Artibaikoak, eta Bilboko Santutxu eta Bilbo Zaharra auzoetakoak.

Mesedeetako zubian. Ugaokoak, Arrigorriagakoak, Zeberiokoak, Arrankudiagakoak, Urduñakoak, Laudiokoak, eta Bilboko Uribarri eta Indautxu auzoetakoak.

Areatzakoan. Durangaldekoak eta Bilboko Zazpikaleetakoak.

Udaletxekoan. Galdakaokoak, Basaurikoak, Usansolokoak eta Txorierrikoak.

Zubizurin. Ezkerraldekoak, Meatzaldekoak eta Enkarterrikoak.

Pedro Arrupen. Busturialdekoak eta Arratiakoak.

Deustukoan. Deustukoak, San Ignaziokoak, Uribe Kostakoak, eta Euskaldunako langile ohiak.

12:30ean, martxak

Arriagara. Ertzetako bi zubietatik, San Antonetik eta Deustukotik, martxa bana abiatuko da udaletxe ondora. Elkartu, eta Arriaga plazara joango dira, ekitaldia egiteko.

ni zu bi euskaraz.jpg