ETXERAT.
 
Bagoaz plataformak egiten duen deialdia:
 
Oier Gomez urtarriletik ospitalizatua da. Minbizi oso larria du. 6 hilabeteko bizi esperantza du, apirilaren 19an bere suspentsio galdea aztertu dute, apirilaren 24an erabakia emanen dute eta prokuradorearen irtzia Oierren askatzearen aldekoa izan da. Baina kasu ez da hortan bukatzen afera juridikoa, zeren dituen 3 euroaginduentzat ere askatasuna galdegin da eta audientzia 26an izanen da. Egun hortan jakinen dugu Oier askatua izanen den bai ala ez. Mobilizazio egun bat antolatu dugu Baionan eta Gasteizen.
 
Hona Baionako egunaren egitaraua:
 
bagoaz programa baiona.jpgbagoaz baiona.jpg
 
 
Sarek egiten duen deialdia:
Apirilaren 19an, larriki gaixorik dagoen Oier Gomez Mielgo presoaren zigorraren suspensioa aztertu zuten Parisen. 

Oier Ewing sarkoma bat dauka metastasia buruan eta aldakan duelarik, bere egoera ez da bateragarria espetxearekin eta hori bera esaten du medikuaren informea, non 6 hilabeteko bizitza itxaropena ematen dioten.

Egoera gogorra da oso, Oierren kasua muturreko egoera bat da, gaixorik dauden gainontzeko presoena bezala, gaixorik eta espetxean egotea ez dauka kabidarik ez ikuspuntu humanitariotik, ez ikuspuntu legaletik ezta gure herriak bizi duen aro berri honetan.

Epaileek suspensioaren inguruko ebazpena datorren apirilaren 24an emango dute, hori dela eta SAREk Gasteizen asanblada informatiboa deitu du arratsaldeko 19,00etan andra mari zurian ebazpenaren inguruko lehenengo balorazioa emateko.

Suspensioaren aldekoa bada ebazpena, Oierrek preso jarraituko du euroaginduen inguruko epaiketa burutu arte, azkenengo hau apirilaren 26an izango da, egun horretan Bagoaz eta Sarek ekimen ezberdinak burutuko dituzte Baionan eta Gasteizen.

Gasteizen SAREk “Oier etxera gunea” jarriko du apirilaren 26an, honen inguruko zehaztapenak datozen egunetan zabalduko dugularik.

Azkenik, ezin dugu inolaz ere ahaztu, egun gaixorik dauden presoak 13 direla eta guztien giza eskubideak errespetatu arte lanean jarraituko dugula, euskal jendartearekin batera.
 
sare2426.jpg