ETXERAT (2019-IX-20). Abuztuko oporrak pasa ondoren, “Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopeko sindikatuen elkarretaratzea burutu da gaur berriro ere Bilboko Plaza Eliptikoan. Bertan, Etxerat Elkarteko ordezaritza bat izan da.

Berebiziko garrantzia ematen diogu Etxerat Elkartetik adostasuna dugun gaien inguruan sortutako elkarlanari eta bat egiteari. Kasu honetan, euskal presoen egoera behingoz konpontzeko eta salbuezpeneko espetxe politikarekin amaitzeko, euskal gizarteak, eta bereziki sindikatuek horren alde egiten duten mobilizazioa oso ongi baloratzen dugu, eredugarria iruditzen zaigu.

sindikatu.jpg