ETXERAT. Bihar larunbata, apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna izango dela eta, badirela jada 23 euskal preso politiko gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak; hoietatik 9k ez dute beren identitatea ezagutarazterik nahi.

Horiek guztiak bat-batean espetxetik ateratzea eskatu dute bai instituzioek, zein eragile politiko, sindikal eta sozialek eta euskal gizartearen gehiengo handi batek, beharrezko laguntza eta tratamendua baldintzarik onenetan har dezaten eta osasunerako duten eskubidea bermatua gera dadin.

Testuinguru honetan euskal gizarteari dei egiten diogu “Espetxe Politikak osasuna larriki kaltetzen du” lelopoean, bihar, apirilaren 7an, 12:00etan, Iruñeko Ospitalean Sare Harritarrak deituriko elkarretaratzean parte hartzeko. Etxean eta bizirik nahi ditugulako.