oilifontso.jpg

EtTXERAT (2021-VII-2). 31 urte bete ziren atzo Pili Arsuaga eta Fontso Isasi zendu zirenetik. Pili eta Fontso kotxe-istripu baten eraginez hil ziren, Zamoran, Ourenseko espetxera, Maribi, Piliren alaba eta Fontsoren laguna, bisitatzera zihoazela.

Pili eta Fontsori, eta gainontzeko dispertsioaren biktimei, aitorpen ofizial eta instituzionala eta erreparazioa nola eskaini bilatu behar da, ekimen sinbolikoetatik haratago. Mendekua eta zigor gehigarriaren ordez giza eskubideak eta araudi arrunta nagusitu izan balira, heriotza horiek saihestu ahal izango ziren, eta, beraz, heriotza horiek ere haien lekua izan behar dute memoriaren mapan.

Pili eta Fontsoren oroimenez, elkarretaratzea gauzatuko da bihar, uztailak 3, 13:00etan, Laudioko Herriko plazan.